2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Berako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, A 302-304 unitateari dagokionez (9. p., 302., 304. eta 330. l.).
Hasierako onespena
Berako Udalak, 2011ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua hasiera batez onestea erabaki zuen, A 302-304 jarduera asistematikoa sortzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. artikuluan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Adierazi behar da ezen, Udal Plan Orokorraren aldaketa honek ukitutako zonaldean, hots, 9. poligonoko 302., 304. eta 330. lurzatietan, obra baimenak ematea eten gelditu dela.
Beran, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1117900