2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Aldaketa Udal Plan Orokorraren intereseko eraikinen katalogoan, (Lizarraga etxea). Hasierako onespena
Berako Udalak, 2011ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, Udal Plan Orokorraren intereseko eraikinen inbentario-katalogoa aldatzeko espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen, Lizarraga etxeari dagokionez, honako determinazioaren arabera: ezin izanen da teilatupea igo.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. artikuluan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Adierazi behar da ezen, Udal Plan Orokorreko aldaketa honek ukitutako zonaldean, hots, 9. poligonoko 167. eta 168. lurzatietan, obra baimenak ematea eten gelditu dela.
Beran, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1117899