1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
201DEP/2011 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du kontseilariek foru agindu baten bidez izendatuko dituztela zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak edo zuzenean kontseilarien menpe dauden bertze organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean horien ordez aldi baterako ariko diren ordezkoak. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.
Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,
AGINDU DUT:
1.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ordezkotza.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.
b) Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.
c) Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria.
2.-Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ordezkotza.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.
b) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
c) Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
3.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ordezkotza.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Landa Garapeneko zuzendari nagusia. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:
a) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.
b) Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.
c) Uraren Zerbitzuko zuzendaria.
4.-Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ordezkotza.
Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, haren ordezkoak izanen dira, aldi baterako:
a) Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuko gaietan eta Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzukoetan.
b) Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuko gaietan eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzukoetan.
c) Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendaria, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezko gisa ari ez denean, bere zerbitzuko gaietan eta Enpresa Sustapenaren Zerbitzukoetan.
d) Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezko gisa ari ez denean, bere zerbitzuko gaietan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzukoetan.
5.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezkotza.
Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, haren ordezkoak izanen dira, aldi baterako:
a) Lan Zerbitzuko zuzendaria, Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaietan.
b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria, aipatu erakunde autonomoaren zuzendari kudeatzaileari dagozkion eginkizunak modu iragankorrean betez, bere Estatutuetako 11.2 artikuluan xedatzen dena aplikatuz.
6.-Idazkari tekniko nagusiaren ordezkotza.
Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira aldi baterako ordezkoak, hurrenez hurren:
a) Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
b) Nekazaritza eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
c) Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
7.-Ordezkotzen izaera.
Foru agindu honetan aipatzen diren ordezkotzak orokorrak dira eta ordezten diren organoen eskumen guztietarako, kasu jakin baterako ordezkotzak edo ordezkoek aldi baterako ezintasunak dituztenekoak galarazi gabe.
8.-Ondorioak sortzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sortuko ditu ondorioak.
Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1117905