225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aiegiko Udaleko Luis Araiz Astráin alkate udalburuak, 2011ko urriaren 27an, eman zuen ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena:

Ikusirik Ignacio Azcárate Seminario udal arkitektoak prestatu duen aldeko txostena.

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Aiegiko Udal Planeko 1. sektoreko 9 eta 12. etxesailen esparruari dagokiona, Construcciones Echávarri Murugarren, S.L.k sustatua eta José Luis Bobadilla Bacaicoa arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuari jarraikiz. Horretarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie xehetasun azterlanak zuzenean ukitutako jabeei eta gainerako interesdunei.

Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Aiegin, 2011ko urriaren 27an.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.

Iragarkiaren kodea: L1117641