225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

Arlegiko Kontzejuko bide sarearen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2011ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko Kontzejuko bide sarearen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arlegin, 2011ko urriaren 24an.-Kontzejuko burua, Susana Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1117742