2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
UC5 AR unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urriaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC5 AR unitateko 14 eta 69. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Carmelo Lampreabe Pérez de Larrayak sustatua.
Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mutiloan, 2011ko urriaren 28an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1117679