225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

UC17 MA unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urriaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC17 MA unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Fermín Zalba Ibáñezek sustatua.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2011ko urriaren 28an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1117676