225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2137/2011 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egiten duena.

Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak, 16. artikulutik 21.era bitartekoetan, arlo horretako Batzorde Tekniko-Asistentzialaren osaera eta eginkizunak arautu zituen. Lege horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen.

Bestalde, Osasuneko kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentraletako, inguruko organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako Gobernu Organoetarako eta Batzorde Tekniko-Asistenzialetarako langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezarri zuen. Foru agindu hori hein batean aldatu zuen azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak.

Horrenbestez, uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eta Osasun kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduko 2. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egitea. Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen. Lege horretan aurreikusitakoaren arabera, honako kide hauek hautatuko dira:

-Osasun Mentaleko Lantaldeetako eta Osasun Mentaleko Programetako zuzendarien bi ordezkari.

-Osasun Mentaleko psikiatren bi ordezkari.

-Osasun Mentaleko psikologoen bi ordezkari.

-Osasun Mentaleko erizaintzako langileen bi ordezkari.

-Osasun Mentaleko gizarte-laguntzaileen eta gizarte-langileen ordezkari bat.

-Titulurik ez duten Osasun Mentaleko osasun langileen bi ordezkari.

-Osasun Mentaleko gainerako langileen ordezkari bat.

-Osasun Mentaleko lan-terapeuten ordezkari bat.

Hauteskunde horiek martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz eginen dira, Osasuneko kontseilariak azaroaren 28an emandako 154/1997 Foru Aginduaren bitartez sartutako aldaketekin. Foru agindu hura organo zentraletako, inguruko organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako Gobernu Organoetarako eta Batzorde Tekniko-Asistenzialetarako langileen ordezkariak hautatzeko araudiari buruzkoa da.

2. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdia argitaratzen den egunean, jendaurrean eta eguerdiko ordu batean, hautaketa prozesua eta bozketa, hurrenez hurren, gainbegiratuko dituzten Hauteskunde Batzordeko eta Hauteskunde Mahaiko kideen zozketa egitea, eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren iragarki oholean behin-behineko hautesle-errolda argitaratzea.

3. Víctor Peralta Martín jauna eta Olga Gordillo Gutierrez andrea Hauteskunde Batzordearen mahaiburu eta ordezko mahaiburu izendatzea, hurrenez hurren.

4. María Josefa Rojas Gil andrea eta Marta Beamonte Aréjula andrea Hauteskunde Batzordearen idazkari aholkulari eta ordezko aholkulari izendatzea, hurrenez hurren.

5. Hauteskunde Mahaia eratuko da, martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduarekin bat. Mahai hori mahai ibiltari gisa arituko da Lizarrako, Tafallako eta Tuterako osasun mentaleko zentroetako bozketan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

7. Ebazpen hau igortzea Osasun Mentaleko zuzendariari, Osasun Mentaleko Kudeaketa Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordeari eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1118155