225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

177/2011 EBAZPENA, urriaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo (Eguesibar) "Ciempiés" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

Espedientea ireki da Amaya Beorlegui Gay andreak eskaturik, berak eta Maite Saragüeta Goyenaga eta María Eugenia Iribarren Gordo andreek eratutako sozietate zibil irregularra ordezkatuz, Sarrigurengo "Ciempiés" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren entitate sustatzailea baita, eta espedientea ikusirik,

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egin dituzten aldeko txostenetan egiaztatzen da ikastetxe horrek ireki eta jarduteko baimena lortzeko martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Foru dekretu horren 28. artikulua ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Sarrigurengo (Eguesibar) "Ciempiés" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2011-2012 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

-Ikastetxearen kodea: 31013902.

-Titularra: Amaya Beorlegui Gay, Maite Saragüeta Goyenaga eta María Eugenia Iribarren Gordo andreek eratutako sozietate zibil irregularra (IFK: E31955636).

-Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

-Berariazko izena: Ciempiés.

-Helbidea: Errege Bardea kalea, 44.

-Herria: Sarriguren.

-Udalerria: Eguesibar.

-Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 0-3 adin-tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.

-Gehienez baimendutako osaera juridikoa: 4 unitate hiru ikasgelatan, honela banatuta: 2 unitate urte batetik beherako haurrentzat, gehienez 16 ikaspostu (8 bakoitzeko) izanen dituen gela batean; unitate 1 urte batetik bira bitarteko haurrentzat, gehienez ere 12 ikaspostu, eta unitate 1 bi urtetik hirura bitarteko haurrentzat, gehienez ere 16 ikaspostu.

3. Ikastetxeari gehieneko edukiera gisa baimentzen zaizkion 4 unitateetatik, jardunean 3 jartzeko soilik ematen da baimena (zehazki, urte batetik beherako haurrentzako 2 unitateetako bat soilik hasten ahalko da jardunean). Bigarrena jardunean hasi ahal izateko, ikastetxearen titularrak Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, unitate horretaz zuzenean arduratuko den langilearen titulazioa aurkezturik.

4. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Foru dekretu horren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Ikasketak Antolatzeko Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2011ko urriaren 14an.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1117219