1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2727/2011 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eva Ontoria del Cura andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eta irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Eva Ontoria del Cura andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta aditzera ematea hamar egun naturaleko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko urriaren 28an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: F1117830