225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga likidatzeko jakinarazpena

Ondoren adierazitako Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergaren likidazioa jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta aplikagarria den gainontzeko legerian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Expediente. Zenbakia: 201100000000017. Izk: B31610645. Titularra: Promociones Garro Lorenzo S.L. Zenbatekoa: 126,79 euro.

Zergaren likidazioa indarrean sartzen denetik hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko da. Likidazioa ordaindu gabe, diru-sarrera egiteko epea bukatzen bada, premiamendu prozedura bidez burutuko da ordainarazpena.

Likidazio honen ezarpenaren aurka, aukeran, errekurtso hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko apean.

Lesaka, 2011ko azaroaren 2a.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1117857