225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3094/2011 EBAZPENA, irailaren 14koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendariordetzetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan adierazten da administrazioko organo bateko titularraren kargua hutsik denean, edo titularra kanpoan edo eri denean zilegi izanen dela izendapenak egiteko organo eskudunak izendatzen duen pertsona batek aldi baterako ordeztea. Ordezkorik izendatu ez bada, gainean duen administrazioko organoak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain administrazioko organo horren eskumenak. Ordezpenak ez du eskumen aldaketarik ekarriko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41.3 artikuluan xedatzen denez, zerbitzuetako zuzendariak eta ataletako, bulegoetako eta beheragoko unitateetako buruak zer organoren mende dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, horretaz araudi berariazkorik ez baldin bada. Artikulu beraren 5. idatz-zatiak aldi berean titular bakar baten ordezko bat baino gehiago izan daitezkeela ezartzen du, eta 6. idatz-zatiak ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen du.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 137/2011 Foru Dekretuaren 12.r) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzailari esleitzen dio, ebazpen bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendariordeak aldi baterako ordezkatu behar dituztenak izendatzea, titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste ezintasun bat dutenean.

Horrenbestez, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 24ko 137/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordearen kargua hutsik denean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, aldi baterako ordeztuko du Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariordeak, eta, hark ezin badu, Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordeak.

2. Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariordearen kargua hutsik denean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, aldi baterako ordeztuko du Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordeak, eta, hark ezin badu, Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordeak.

3. Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordearen kargua hutsik denean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, aldi baterako ordeztuko du Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordeak, eta, hark ezin badu, Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariordeak.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordeari, Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariordeari eta Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordeari, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko irailaren 14an.-Zuzendari kudeatzailea, Ana Concepción Puyo Gracia.

Iragarkiaren kodea: F1117189