22. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen
duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2010eko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1100431