2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal Planeko Ardoi sektorearen birzatiketa
(H-5A eta H-5B lurzatiak) aldatzeko proiektua.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko Ardoi sektorearen birzatiketa (H-5A eta H-5B lurzatiak) aldatzeko proiektua, Abaigar Promociones, S.L. enpresak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Zizur Nagusian, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L1101313