1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa psikologo klinikoen oposizioan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikologo klinikoen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:
María Otero Larrea andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo kliniko izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko baremoaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaketela.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.
Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 5ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1100191