22. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku ikuskatzaile izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2010eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku ikuskatzaile izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak María Petra Garcés Abadía andrea, María Lucía Iriarte Elía andrea, Miren Arantzazu Ereño Sagarna andrea eta Laura Ciprián Moreno andrea, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu eta deialdiaren lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 20an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1101074