22. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 2355/2010 Ebazpena aldatzen duena. Horren ondorioz, Diego Fedeli Elorza jauna praktiketako funtzionario izendatzen da eta Miguel Ángel Aguirre Igoa jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena indarrik gabe uzten da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 2355/2010 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduretan hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 13ko 2499/2010 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 2355/2010 Ebazpena aldatu zen. Horren ondorioz, Ángel José Lage García jauna eta María Ester Latorre Lecha andrea praktiketako funtzionario izendatu ziren, eta Javier Indurain Gaspar jauna eta Santiago José Cepeda Quintela jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena indarrik gabe utzi zen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 14ko 588/2010 Foru Aginduaren bidez, hein batean onesten da Diego Fedeli Elorza jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Haren bitartez lehiaketaldiari dagozkion merezimenduen behin betiko balorazioak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetan sartu eta igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetan sartzeko deialdian.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 17ko 2570/2010 Ebazpenaren bidez gauzatu da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren irailaren 14ko 588/2010 Foru Agindua. Ebazpen horrek, alde batetik, sarrera libreko prozeduran, Diego Fedeli Elorza jauna Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, gaztelaniaz eta piano espezialitatean, sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duen izangaia dela deklaratzen du eta, bestetik, Miguel Ángel Aguirre Igoa jauna aipatu kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan, sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendatik kentzen du.

Horrenbestez, bidezko da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 2355/2010 Ebazpena aldatzea, Diego Fedeli Elorza jauna praktiketako funtzionario izendatuta eta Miguel Ángel Aguirre Igoa jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena ondoriorik gabe utzita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 2355/2010 Ebazpena honela aldatzea:

-Diego Fedeli Elorza jauna Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan, Piano espezialitatean eta gaztelaniaz, praktiketako funtzionario izendatzea, Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean aritzeko. Izendapenak 2010eko irailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

-Ondoriorik gabe uztea Miguel Ángel Aguirre Igoa jauna praktiketako funtzionario izateko egindako izendapena.

2. Adieraztea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren 11. oinarriko 1. atalean xedatutakoaren arabera, praktikaldia egiteko esleitutako destinoa behin-behinekoa izanen dela.

Praktiketako funtzionario izendatutako izangaia behartua dago lehen behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako batean izatera. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzura, praktiketako fasea ebaluatzen duen batzordera, interesdunei eta Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 14an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1100858