216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutuen gordailua: "Asociación de Empresas de la Zona Media de Navarra".

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2011ko urriaren 11ko 10:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación de Empresas de la Zona Media de Navarra", sigletan "AEZMNA"; haren lurralde esparrua Nafarroako eskualde hori da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Díaz Echeverria eta Víctor Gambarte Aguilar jaunak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1117017