216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2010eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak direlako: Silvia Carmona Labayen, igoera txandakoa, eta Javier Eslava Uría, Iñaki Oroz Zabalza, Natalia Asenjo Jiménez, Diana Iragui Yoldi, Elena Vera Zarraluqui, Silvia Moriones Rey, Pedro Centeno Erro, Amaya Sobrino Alzueta, Elena González Hernández, Yolanda Amadoz Equísoain, Sofía Faus Ariz eta Iranzu Echávarri Múgica, txanda irekikoak.

Proposatutako izangaiek hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak dagokion erregistroaren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1117060