216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 416/2011 demanda

Jesús M.ª Melero Morenok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Obetrans Tudela, S.L.ren, Excatrans Telu, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 416/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Aurtengo uztailaren 27ko epaian atzemandako okerrak zuzentzeko, berariaz adierazi behar da zuzenbideko hirugarren oinarrian hilabeteei dagokien kalte-ordainaren zenbatekoa lortzeko eragiketa hau egin dela: eguneko oinarria, hots, 57,83 euro, bider 45 egun eta 8 hilabete, eta horren emaitza zati hamabi hilabete. Horrek 1.734,90 euroko zenbateko garbia ematen du. Horrexegatik, oinarri horretan bertan, kalte-ordainen kontzeptuagatiko batuketak, osotara, 25.156,05 euro ematen du.

Azkenik, epaitzan, kalte-ordainaren zenbatekoa bakarrik aldatu behar da; adierazi den moduan, 25.156,05 eurokoa da, eta ez 24.939,18 eurokoa, epai akastunean jaso zen bezala.

Epaitzako gainerako erabakiei bere horretan eutsiko zaie.

Berariaz ohartarazten da auto honi ezin zaiola inolako errekurtsorik egin, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 251. artikuluan ezarritakoaren arabera, baina aipatu epaiaren aurka bidezko diren errekurtsoak egin daitezkeela, epaian bertan azaldu zirenak. Errekurtso horiek jartzeko epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Hala agindu eta sinatu du Raquel Brocal Amador andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile ordezkoak. Fede ematen dut.

Eta Obetrans Tudela S.L.ri eta Excatrans Telu S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1116277