216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 537/2011 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Susana Gavilanes Quingak, Amaya Legaz Veigak, Josefina Sardina Antolinek eta M.ª Carmen Veiga Pazek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Costuras Cocris, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 537/2011 prozeduran, honako epaitza hau duen epaia eman da 2011ko irailaren 17an:

"Baiesten dut diru kopuru bat erreklamatzeko María Susana Gavilanes Quingak, Amaya Legaz Veigak, Josefina Sardina Antolínek eta M.ª Carmen Veiga Pazek Costuras Cocris, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut kopuru hauek ordaintzera: María Susana Gavilanes Quinga andreari, 6.428,13 euro (oker edo hutsik ezean); Amaya Legaz Veiga andreari, 7.368,65 euro (oker edo hutsik ezean); Josefina Sardina Antolín andreari, 7.136,02 euro (oker edo hutsik ezean) eta M.ª Carmen Veiga Paz andreari, 2.749,82 euro (oker edo hutsik ezean).

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0537.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0537.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".

Eta Costuras Cocris, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko irailaren 29an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1116360