216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 108/2011 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Antonia Díaz Gonzálezek eskaturik, banakako lan arazoak direla-eta, María Begoña Fernández de Arcaya López enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 108/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Antonia Díaz Gonzálezen eta María Begoña Fernández De Arcaya Lópezen arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 968,55 euro (11 hilabeteko zerbitzualdiagatik).

Gaur arteko tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean), epaian finkatutakoak: 3.874,20 euro (165 egun x 23,48 euro/eguna).

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut.

Eta María Begoña Fernández de Arcaya Lópezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1117048