216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 851/2011 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Ivan Vladimirov Ivanovek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Pilotrans, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 760/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Auto hauekin batera meta bitez epaitegi honetan 851/11 zenbakiarekin bideratu direnak, denak prozedura berean eztabaidatzeko eta aurkeztu diren arazo guztiak ebazpen bakarrean ebazteko. Jaso bedi horren oharra erregistro liburu egokian.

Adiskidetze-ekitaldia, eta beharrezkoa bada, judizioa egiteko adierazitako eguna mantentzen da: 2011ko azaroaren 14a, goizeko 09:20an (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), 14. judizio-aretoan (1. solairua); 2011ko irailaren 16ko Ebazpenean jasotako gainerako erabakiak ere mantentzen dira.

Ebazpen hau legez adierazi bezala jakinaraz bekie alderdiei, eta aditzera eman epaitegi honetan ebazpen honen aurkako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (LPLaren 184.3 artikulua). Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut."

Eta demandatutako enpresari, hots, Pilotrans, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1117044