216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

620/2011 prozedura

Aditzera ematen dut: María Luisa Pin Pinek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Rasjor, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 620/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut María Luisa Pin Pin andreak Rasjor, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda eta deklaratzen dut enpresa demandatuak auzi-jartzailearen lan-kontratua arrazoi objektiboengatik amaitzea bidegabekoa izan zela (2011ko maiatzaren 31tik aurrera sortu zituen ondorioak). Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen lanpostu eta lan baldintza berberekin berriro onartzera edo 14.789,59 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 48,69 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian; eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena. Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0620 11 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0620 11 zenbakia aipatuz).

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Rasjor, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1116397