216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 2147/2010-A hipoteka-betearazpena

Mónica Pérez Orozco, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 2147/2010-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2012ko urtarrilaren 26ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 0030 8025 90 0000000000 kontuan, 3161 0000 06 2147 10 kontzeptua adierazita, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

Zordunari ezin bazaio enkatearen jakinarazpena bere bizitokian bertan egin, ediktu honek enpresa demandatuari enkantearen jakinarazpena egiteko balioko du.

Enkantean jarriko den finka: hiri finka. Merkataritzarako lokala etxabean edo beheko solairuan, San Fermin kaleko 67. zenbakian.

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 485. liburukia, 253. liburua, 4. orria, 15129. finka.

Balorazioa: 450.000 euro (laurehun eta berrogeita hamar mila euro).

Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1116348