216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 19an hartua, Aitzoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Aitzoaingo Kontzejuko Batzordea eratzeko 2011ko maiatzaren 22an egindako kontzeju-hauteskundeetan, Hildegard Arrasate Prieto andrea eta Ángel Ahechu Agarraberes jauna hautatu zituzten, 44 botorekin eta 36 botorekin, hurrenez hurren.

Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3 g) artikuluan xedatutakoaren arabera, toki entitate horretako Batzordeko kideak hiru baino gutxiago direnez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Aitzoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten pertsonak.

Aitzoaingo hiru bizilagunek, María Teresa Sanz Arroyo, Eduardo Castan López eta Julio Enériz Ortiz jaun-andreek hain zuzen, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira igorritako idazki batean adierazi dute Aitzoaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izan nahi dutela.

Kudeaketa Batzordeko burutza Hildegard Arrasate Prietori dagokio, aipatu legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta antzeko kasuetan Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako doktrinari jarraikiz, bera baita boto gehien jaso dituen hautetsia.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Aitzoaingo Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Hauexek dira: María Teresa Sanz Arroyo, Eduardo Castan López, Julio Enériz Ortiz, Ángel Francisco Ahechu Agarraberes eta Hildegard Arrasate Prieto; azken hori izanen da Kudeaketa batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Aitzoaingo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1117251