2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Udaltzainburuaren kargu uztea
Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen, 2011ko urriaren 20an:
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta haren izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman beharko dira argitara.
Horrenbestez, eta aipatu artikuluari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Lehena.-Fermín Sola Barrena Tafallako Udalaren udaltzainburuaren kargu uztea xedatzea, eragina izanik urriaren 31tik aitzina, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.-Interesdunari ebazpen hau jakinaraztea, baita Langileria Departamentuari, Kontabilitate Zerbitzuari eta Herritarren Babespen Alorrari ere.
Tafallan, 2011ko urriaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1117378