216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udaltzainburuaren izendapena

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen, 2011ko urriaren 20an:

Ikusirik libreki izendatu eta kentzeko behin-behineko langileen izendapenaren gaineko lege xedapenak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 24.f) eta 87. artikuluak); ikusirik Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26. artikulua eta haren aldaketak, non biltzen baita udaltzainburuaren kargua lotua dagoela behin-behineko langile izaerarekin eta izendapen librekoa dela, eta bateraezina dela Administrazio Publikoko beste edozein lapostutako eginkizunekin, edota edozein lan jarduera, merkataritzako nahiz profesionalarekin bat, ebatzi dut:

Ikusirik, halaber, lehenago aipatu legeriari jarraikiz, Udalaren plantilla organikoan adierai bezala, udaltzainburuaren kargua aldi baterakoa eta izendapen librekoa dela.

Legeak ezarritako eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Mónica López Marín izendatzea Tafallako Udaleko udaltzainburu, aldi baterako izendapen librearen bidez, lehenago aipatu legeriari jarraikiz eta eragina izanik 2011ko azaroaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Zuzendaritza lanpostu horri dagokion ordainsaria urtero jasoko da udal aurrekontuetan.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.-Interesdunari ebazpen hau jakinaraztea, baita Langileria Departamentuari, Kontabilitate Zerbitzuari eta Herritarren Babespen Alorrari ere.

Tafallan, 2011ko urriaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1117377