216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirugarren munduarekiko lankidetza proiektuetarako laguntzak. 2011ko deialdia

Laguntzak erdietsi nahi dituzten entitateek Noain Elortzibarko udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak (Foruen plaza, 3, Noain), 2011ko azaroaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Laguntza horiek arautzen dituen ordenantza interesdunen eskura dago Noain-Elortzibarko Udal Erregistro Orokorrean eta web orrian (http://www.noain.es) baita 012 Infolocal telefono zerbitzuan ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2011ko urriaren 24an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1117303