216. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Jendaurreko kontsulta, telekomunikazioetako azpiegiturak hedatzeari buruz.

Nafarroako Gobernuak, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Telekomunikazioetako Azpiegituren Plan Zuzentzailea garatu du. Telekomunikazioetako azpiegiturak ezartzea da haren helburu nagusia.

Banda zabaleko sareak agudo hedatzeko estatuko laguntzei buruzko arauak aplikatzeko Europar Batasunaren jarraibideekin bat (2009ko irailaren 30eko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Gobernuak jendaurreko kontsulta egin behar du, informazioa eskatuz alderdi interesdun guztiei, telekomunikazioetako operadoreei, agenteei eta oro har jendea banda zabalaz hornitzeko azpiegituren hedatzea sustatzen duten erakundeei. Honako hauei buruz eskatuko da informazioa: zer eskualdetan dauden hedaturik NGNak eta 3G eta/edo 4G teknologia, eta zer eskualdetan aurreikusi den jarduketak egitea hurrengo 3 urteetan.

Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.navarra.es) eskura daiteke jendaurreko kontsulta horri buruzko informazioa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak duen orrian.

Iruñean, 2011ko urriaren 21ean.-Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Carlos López Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1117294