212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61E/2011 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Cascanteko 5. poligonoko 1858. lurzatian aintzira bat egiteko proiekturako. Sustatzailea Ohian Marin Clemente da.

Xedea: Ebazpena. Erreferentzia: Espediente kodea: 0001 0015 2011 000077. Unitate kudeatzailea: Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atala. González Tablas kalea, 9. 31005 Iruña. Telefonoa: 848 427625. Helbide elektronikoa: secevamb@cfnavarra.es.

Espedientea: Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: Aintzira hesitua egitea Cascanten. IBEHFL Erregelamenduaren eranskina: 2C-Ingurumen ukipenen baimenaren mende dauden jarduerak eta proiektuak. Herria: Cascante Udalerria: Cascante Poligonoa: 5. Lurzatia: 1858. Sustatzailea: Ohian Marin Clemente. Eskaeraren data: 2011-08-18.

2011ko abuztuaren 18an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen txosten honen idazpuruan aipatutako jarduerari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Sustatzailea Ohian Marin Clemente da. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko K epigrafean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Jarduketaren xedea da aintzira bat egitea, hesi bat inguruan eta ponpak jartzeko etxola bat ere, Cascanteko udal mugapeko 5. poligonoko 1858. lurzatian. Aintzira euri urekin edo 286 metrora dagoen beste aintzira batetik datorren urarekin beteko da. Aintzirak 9.000 m³-ko edukiera izanen du, eta lur-erauzketaren bolumena, berriz, 9.129 m³-koa izanen da. Sakonerako kota 354,85 m-tan dago, eta ezpondaren goialdekoa 359,85 m-tan. Gehieneko ur sakonera 3,70 metrokoa izanen da.

Aintziraren ezponda, 1,5H/1V maldakoa, PEAD motako xaflaz iragazgaiztuko da. Ezpondaren goialdetik 4 metrora dagoen hesitura metalezko burdin sare galbanizatuzkoa izanen da, 2 metroko altuerakoa.

Proiektuak ukitutako lurzatia ureztaketako alorrekoa da, ingurumen arloko balio nabarmenik gabekoa. Beharrezkoa balitz ur kondukzioak eraikitzea aintzira hornitzeko, 5. poligonoko 1909. lurzatian daudenetatik, ez litzateke ingurumen arloko balio nabarmenik kaltetuko.

Bertatik bertara egindako bisitan, 2011ko irailaren 13an, jarduketa egina dagoela ikusi zen. Ikusirik ingurumenean ez dela ukipenik izan, aldeko txostena ematen da, zenbait baldintzarekin.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu. Horren ondorioetarako, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2011ko irailaren 30ean, lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Eskaera Cascanteko Udalari igorri zaio, 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, Cascanteko 5. poligonoko 1858. lurzatian aintzira bat eta inguruko hesitura egiteko proiekturako. Sustatzailea Ohian Marin Clemente da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

-Etorkizunean, aintziraren hormetan, polietilenozko xaflak jartzen badira iragazgaizteko, estalduraren gainean plastikozko sarea ere jarriko da (jarraitua edo tartekakoa), eta ertzean finkatu eta hondoan lotuko da, itxitura gainditu eta idoira erortzen diren animaliek irteteko modua izan dezaten.

-Aintzira egitean ateratako lurrak, aintziraren inguruetan zabalduta daudenak, erabiliko dira doikuntza fisiografiko egokia lortzeko lurraren azalera berezkoekin, sortu den desnibel txikia ezabatzearren.

-Proiektuaren eraginpeko eremua garbi gelditu beharko da, obrako hondakin guztiak kenduta. Horretarako, lurzatiaren ipar-ekialdeko muturrean bota diren hormigoi hondakinak bertatik eraman beharko dira.

Hirigintza arlokoak:

-Eskatutako jarduera Hirigintza Araudiaren 81. artikuluan ezarritako baldintzetara egokitu beharko da, hau da, eraikitzeko baldintza orokorrak ezartzen dituenera.

-Aurreikusitako jarduketek neurriak, materialak eta tipologia eremu horretako ingurunera eta paisaiara egokitu beharko dituzte, lurraldearen gaineko eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Hartara, jarduketa bat etorriko da 35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan, lurzoru urbanizaezinean egiten diren jarduerak ingurunera egokitu beharra ezartzen duen horretan, ezarritako baldintzekin.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarririko moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Cascanteko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1116419