212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2011 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, osotara indarrik gabe uzten duena Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak ekainaren 22an emaniko 213/2011 Foru Agindua, desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortzen duena, eta dagokion gasturako baimena bertan behera uzten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak ekainaren 22an emaniko 213/2011 Foru Aginduaren bidez, desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortu, eta 35.000 euroko gastua baimendu zen 2011ko gastuen aurrekontuko "Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela" izeneko 900000 91000 6089 233100 kontu-sailaren kargura.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, defizitaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri du ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri du Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan egun ezarririk dagoen zenbatekoan.

Nafarroako Gobernuaren erabaki horrek xedatzen duenez, 2011ko hasierako aurrekontuaren gaineko gastu doikuntza hori bi modutara eginen da, tramitazio egoera edozein izanik ere irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, batetik, edo konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, bestetik, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Horrexegatik guztiagatik, defizitaren helburua beteko dela ziurtatzeko, beharrezkoa da foru agindu horrek baimendu zuen gastua ezabatzea.

Azaldutako guztiagatik, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak ekainaren 22an emaniko 213/2011 Foru Agindua, desgaitasun maila egiaztatzeko txartela sortzen duena, osotara indarrik gabe uztea.

2. 2011ko gastuen aurrekontuko "Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela" izeneko 900000 91000 6089 2333100 kontu-sailaren kargura 35.000 euroko gastua egiteko baimena bertan behera uztea.

3. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Mendekotasun Agentziara eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2011ko urriaren 6an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1116668