212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen irailaren 19ko 160/2011 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Admnistrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

160/2011 Ebazpena, irailaren 19koa, Berako alkateak emana, Biztanleen Udal Erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik interesdun batzuek aurkeztutako idatziak, behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, euren etxeetan bizi ez baitira:

Chalen Cadena, Gabriel Alexander

Parres y Parres, José Nicolas

Parres y Parres, Jaime

Kontutan hartuz ezen, Biztanleriaren eta Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela ofizioz, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonei ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3. Ebazpen honen aurka aurkez daitezke, hautara, ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2011ko urriaren 17an.-Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1116977