212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2665/2011 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 23ko 2807/2010 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Ebazpen horren bidez, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia egin zen.

Otsailaren 18ko 3/2011 Errege Lege Dekretuaren bidez presako neurriak ezarri ziren enplegu aukerak hobetu eta enpleguaren politika aktiboak berritzeko, bere xedeen artean baitzegoen egungo programak eraldatzea. Lege horren xedapen indargabetzaile bakarrean, Lanaren eta Gizarte Gaien Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua dago. Horren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren enplegurako lanbide orientazioko eta nork bere enplegua sortzen laguntzeko ekintzak egiteko diru-laguntzak emateko.

Laguntza horiek Nafarroan kudeatzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2807/2010 Ebazpena eman zuen azaroaren 23an. Horren bidez, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia egin zen.

Xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoa gorabehera, hirugarren xedapen iragankorrean ezartzen denez, horiek indarrean egonen dira Espainiako Enplegu Estrategia eta 2012ko ekitaldirako Enplegu Politikako Urteko Plana onetsi arte. Horrek 2011ko urriaren 31rako egina egon behar duenez, litekeena da datozen egunotan onestea. Hori horrela izanik eta kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea, urtero, azaroa dela, bidezkotzat jo da deialdia indarrik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusita, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.a Indarrik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 2807/2010 Ebazpena, azaroaren 23koa, laneratzeko orientazioko eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

2.a Ebazpen hau Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzura eta Kontu-hartzailetza Delegatuari igortzea.

3.a Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1117042