212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Gora jotzeko 11-2990 Errekurtsoa

2011ko irailaren 30ean Udal honetako erregistroan jaso zen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jakinarazpena. Bertan, Construcciones Arregui, S.A.k, Construcciones Muroa, S.A.k, Construcciones Hermanos Martín, S.L.k eta Construcciones Alzate, S.L.k gora jotzeko 11-2990 Errekurtsoa aurkeztu dutela jakinarazten da. Errekurtsoa, Altsasuko Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko apirilaren 18an hartutako erabakiaren kontra aurkeztu da. Erabaki horrek, "Santo Kristo Otadikoa" 3. sektoreko birzatitzearen proiektuaren aldaketa behin betiko onetsi zuen.

Hori guztia kontuan harturik, argitara ematen da errekurtso hori jarri dela. Dena den, 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoa betez, interesdunei ere jakinaraziko zaie dagokion idazkia jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epea izango dutela prozeduran aurkezteko.

Altsasun, 2011ko urriaren 13an.-Idazkaria, Isaac Valencia Alzueta

Iragarkiaren kodea: L1116961