212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2664/2011 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, eraginik gabe uzten duena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4055/2008 Ebazpena. Horren bidez, Lan eta Gizarte Aferen Ministerioaren irailaren 18ko 2643/2003 Aginduak araututako enplegu-programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

Otsailaren 18ko 3/2011 Errege Lege Dekretuak, enplegu aukerak hobetu eta enpleguaren politika aktiboak berritzeko presako neurriei buruzkoak, enplegu politikak berritzea du helburuetako bat; horregatik, xedapen indargabetzaile bakarraren "j" idatz-zatiaren 1. puntuan, irailaren 18ko TAS/2643/2003 Agindua indargabetzea ezartzen du, enplegu arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4055/2008 Ebazpenak, enplegu arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzetarako deialdia onesten duenak, arautzen du Nafarroan laguntza horien kudeaketa.

Xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoa gorabehera, hirugarren xedapen iragankorrean ezartzen denez, laguntzek indarra izaten jarraituko dute Espainiako Enplegu Estrategia eta 2012ko ekitaldirako Enplegu Politikako Urteko Plana onetsi arte. Horrek 2011ko urriaren 31rako prestatua egon behar duenez, litekeena da datozen egunotan onestea. Hori horrela izanik eta kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea, urtero, azaroa dela, bidezkotzat jo da deialdia indarrik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusita, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eraginik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4055/2008 Ebazpena, Lan eta Gizarte Aferen Ministerioaren irailaren 18ko 2643/2003 Aginduak araututako enplegu arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzetarako deialdia onetsi zuena.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura eta kontu-hartzaile delegatuari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1117043