212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena tasen aldaketari

Mankomunitate honen Batzarrak, 2011ko urriaren 5ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2012. urterako, Hiri-hondakin solidoak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.

Aldaketa: %1,5eko igoera, biribilduta.

Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar laneguneko epean, herritarrek edo bidezko interesdunek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, enura eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen Idazkaritzan.

Udal mankomunatuetako Idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxalarren, 2011ko urriaren 10ean.-Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1116995