212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak

1 zenbakia. 1. kapitulua.-Langileendako ibilgailuak erostea: 10.600 euro. Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

2 zenbakia. 1. kapitulua.-Juridikoak eta auziak: 6.000 euro. Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

3 zenbakia. 5. kapitulua.-Foresnarendako ekarpena, elkartekideen kuota: 800 euro. Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Kreditu gehikuntza

4 zenbakia. 4. kapitulua.-Eski zentroko hainbat gastu: 6.000 euro. Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Ezkarozen, 2011ko urriaren 14an.-Batzarreko burua, Victoria Campistegui.

Iragarkiaren kodea: L1116835