212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

304/2011 Ebazpena

2011ko irailaren 27an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 304/2011 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikulua, bertan ezarri baita Mankomunitateko buruordea Mankomunitateko buruak izendatuko eta kargutik kenduko duela, Batzorde Iraunkorreko kideen artetik.

Kontuan izanik ezen 303/2011 Ebazpenaren bitartez Batzorde Iraunkorreko kideak izendatuak izan direla, eta haien artean dela Francisco Perez Arregui jauna.

EBATZI DUT:

1.-Francisco Perez Arregui jauna, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea delarik, Entitateko buruorde izendatzea. Hari egotziko zaizkio Estatutuen 19. artikuluan bildurik dauden eskumenak.

2.-Izendapena gaurtik aitzina gauzatuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman behar bada ere, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoaz bat, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 51. artikuluari dagokionean.

Iruña, 2011ko irailaren 27a.-Mankomunitateburua, Jose Muñoz Arias."

Iragarkiaren kodea: L1116700