212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Etxeko laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2011ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldirako aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzuko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2011ko urriaren 11n.-Mankomunitateko burua, Alberto San Miguel Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1116688