212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Kale Nagusiko 22 zenbakian.

Titularra: Talleres Villava. Jarduera: Xafla eta pinturako tailerra. Tokia: Landazabal industrialdea, 2. kalea, 5. lantokia.

Atarrabian, 2011ko urriaren 8an.-Alkatea, Pedro Gastearena Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1116965