212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2012ko karga tasak

Udal honek, 2011ko urriaren 6an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.-Honako karga tasak finkatzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga tasa %0,35ean finkatzea.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga tasa %0,43an finkatzea.

-Lizentzia fiskalaren tarifei 1,10eko indizea aplikatzea.

-Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren karga tasa %3,1ean finkatzea.

-Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legeraren 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatzea.

2.-Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Erabaki hau udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki horien aurka jar daiteke ondoko errekurtso hauetako edozein:

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, maila bereko organo eskudunari zuzendua, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

-Nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

-Nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa Udaletxean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2011ko urriaren 14an.-Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1116909