212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2011ko urriaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioetako aldaketak:

-Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

-Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

-Ur hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.

-Obra hondakinak eta lurrak udal-zabortegian botatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2011ko urriaren 14an.-Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1116908