212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2011ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabredon, 2011ko urriaren 3an.-Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1116845