212. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Zigandako Kontzejuko buruak, 2011ko urriaren 7an, ondotik ematen den ebazpena eman du:

"Gaia: Hirigintzako lizentzia emateko eskumena bertze baten esku uztea, obra txiki honen obra lizentziaren espedientean: 3 metro luze eta 1,5 m garai den harrizko pareta zutitzea eta lurzoru publiko nahiz pribatua hormigoiz zolatzea, azalerak orekatzeko.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.-1-q) artikuluaren edukia eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 191.-1-arena, haien arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

Ikusirik obra txiki honen obra lizentziaren espedientean: 3 metro luze eta 1,5 m garai den harrizko pareta zutitzea eta lurzoru publiko nahiz pribatua hormigoiz zolatzea, azalerak orekatzeko. José Fernando Ibero Baraibarrek sustaturik".

Ikusirik Zigandako Kontzejuko buruaren ahaidea dela lizentzia hori eskatu duena, eta, beraz, kasu honetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluak abstenitzera behartzen duela.

Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.-4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.-Aipatu obra lizentziaren espedientean esku ez hartzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Zigandako Kontzejuko kide Karol Churruca Izalen esku uztea.

Bigarrena.-Zigandako Kontzejuko kide Karol Churruca Izali eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.-3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.-Ebazpen honen berri ematea Zigandako Kontzejuko Batzarrari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluan xedatuaren arabera.

Zigandan, 2011ko urriaren 7an.-Kontzejuko burua, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1116704