209. ALDIZKARIA - 2011ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

184/2011 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

Otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren bidez hizkuntzen jakite mailaren tratamendua bateratu nahi da, eta hizkuntza baten jakite maila bermatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak zein diren aitortu, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Hala, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumenen eremuan, berdintasuna bermatzen ahalko da interesdunen ezagutza baloratzean.

Zenbait ziurtagiri aipatzen ez direla oharturik, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatzea proposatu du.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskumen esparruan hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazio eta ziurtagiriak ezartzen dituen foru aginduaren 2. atala aldatzea, honela idatzita uzteko:

"2. Hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duten tituluak izan daitezen, Filologiako lizentzia eta Itzulpengintza eta Interpretaziokoa aintzat hartzea, euskaraz, alemanez, frantsesez, ingelesez, italieraz eta espainieraz; gutxienez ere, C1 mailaren pareko izanen dira, zein bere hizkuntzan.

Hezkuntza Departamentuak aintzat har ditzake foru agindu honen eranskinean agertzen ez diren beste titulazio eta ziurtagiri batzuk, baita Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailekin duten korrespondentzia ere.

2. 30/2011 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, atzerritarrentzako italiera eta espainiera aipatzen dituzten ataletan, honela idatzita geldituko baitira:

"Italiera.

-B1 maila:

Oinarrizko zikloko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 2 (CELI 2).

-B2 maila:

Maila aurreratuko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 3 (CELI 3).

-C1 maila:

Gaitasun Agiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 4 (CELI 4).

-C2 maila:

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 5 (CELI 5).

Gaztelania atzerritarrentzat.

-B1 maila:

Oinarrizko zikloko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Espainierazko B1 mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko hasierako mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

-B2 maila:

Maila aurreratuko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Espainierazko B2 mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko tarteko mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

-C1 maila:

Gaitasun Agiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Espainierazko C1 mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

-C2 maila:

Espainierazko C2 mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko goi mailako diploma, Cervantes Institutuak luzatua."

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzura, Ingeles eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Euskara Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera, EGA Bulegora, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentura eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Zuzentza eta Herrizaingo Sailera, Osasun Sailera eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko irailaren 28an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1116212