2. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

687/2010 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, adierazten dituena 2010-2011 ikasturtearen hasieratik Hezkuntzari buruzko Lege Organikoan oinarritutako curriculum berriarekin bat Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan eskainiko diren zikloak, eskainiko diren ziklo berriak eta jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten dituena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egin duen txostenean, 2010-2011 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintzan dauden nobedadeak adierazten dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Dagoeneko eskaintzen ziren heziketa zikloak adierazi dira, eta 2010-2011 ikasturtearen hasieratik Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta ikastetxe integratuetan eskainiko direnak, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa garatzeko ezarri diren titulu berriekin eta gutxieneko ikasgaiekin bat. Honako hauek dira:

1.-Administrazio kudeaketa: erdi mailako zikloa, Baztango "Lekaroz-Elizondo", Lizarrako "Politécnico", Iruñeko "María Ana Sanz", San Adriángo "Ega" eta Tafallako "Politécnico Tafalla" Bigarren Hezkuntzako institutuetan, eta Iruñeko "Donapea" eta Tuterako "ETI" ikastetxe integratu politeknikoetan ematen dena. Urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

2.-Fabrikazio mekanikoko diseinua: goi mailako zikloa, Tafallako "Politécnico Tafalla" Bigarren Hezkuntzako Institutuan ematen dena. Zikloaren izena aldatu egin da erregulazio berriarekin; lehen, "Produktu mekanikoen garapena" zuen izena. Urriaren 30eko 1630/2009 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

3.-Sareko sistema informatikoen administrazioa: goi mailako zikloa, Lizarrako "Politécnico" eta Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako institutuetan, eta Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoan ematen dena. Zikloaren izena aldatu egin da erregulazio berriarekin; lehen, "Sistema informatikoen administrazioa" zuen izena. Urriaren 30eko 1629/2009 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

2. Jarraian aipatzen diren prestakuntza zikloak adierazten diren ikastetxeetan emateko baimena ematea. Baimenak 2010-2011 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.

1.-Telekomunikazioetako instalazioak: erdi mailako zikloa, Iruñeko "Donapea" eta Tuterako "ETI" ikastetxe integratu politeknikoetan emanen dena. Urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

2.-Sistema mikroinformatikoak eta sareak: erdi mailako zikloa, Lizarrako "Politécnico" Bigarren Hezkuntzako Institutuan emanen dena. Abenduaren 13ko 1691/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

3.-Industria ekipamenduen mantentze-lanak: goi mailako zikloa, Altsasuko "San Miguel de Aralar II-Aralarko Mikel Donea II" Bigarren Hezkuntzako Institutuan emanen dena. Abenduaren 22ko 2043/1995 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua da.

3. 2010-2011 ikasturtean, jarraian aipatzen diren prestakuntza zikloak dagoeneko ez dira adierazten diren prestakuntza zikloak jarraian adierazten diren ikastetxeetan emanen:

1.-Kontsumorako ekipamendu elektronikoak: erdi mailako zikloa, Iruñeko "Donapea" eta Tuterako "ETI" ikastetxe integratu politeknikoetan ematen zena.

2.-Laborategia: erdi mailako zikloa, Iruñeko "Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoan ematen zena.

3.-Mekanizazioa: erdi mailako zikloa, "San Miguel de Aralar II-Aralarko Mikel Donea II" Bigarren Hezkuntzako Institutuan ematen zena.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2010eko azaroaren 22an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1019595