2. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Biztanleen Udal Erroldan baja ematea

Alkatearen 125/2010 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

125/2010 ebazpena, maiatzaren 31koa, Berako alkateak emana, Biztanleen Udal Erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, interesdun batzuk euren etxeetan bizi ez direnez behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatziak.

Kontutan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren gaineko Araudiaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen die, inskripzio okerragatik, aipatutako araudi horren 54. artikuluan ezarritako baldintzan bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

-GRAJCARIK, Viktor.

-GALCIK, Petr.

-KUCHTAK, Lubomir.

-KLEINEROVA, Alice.

-MACHADO FERNANDES, Eihanna.

-DA CONCEICAO PINTO, Victor Manuel.

-OSORIO NARANJO, Hugo Guillermo.

-VERDEJO MALLITAXI, Luis Rodrigo.

-GONÇALVES ALMEIDA, Amanda.

-TEODORO DE SOUZA, Claudio.

-HENGEMHÜLE, Cristina Alicia.

-HENGEMHÜLE, Santiago Nicolas.

-BERGOL GOMEZ, Gonzalo.

-NUÑEZ DE AMAGUA, Paola Cristina.

EBATZI DUT:

1) Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonak ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2) Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesdunei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzkatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3) Ebazpen honen aurka para ditzakezu ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2010eko abenduaren 20an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1020944