2. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 200/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederrak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Antonia Liberal Femiak eskaturik, Splean Siglo XXII S.L. enpresaren aurka, kontratuaren amaiera dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 200/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María Antonia Liberal Femiak eskaturik, Splean Siglo XXII S.L.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Antolaketa-eginbidea:

Idazkariaren antolaketa-eginbidea.

Rosa M. Valencia Ederra.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.

Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2011ko urtarrilaren 17an, goizeko 11:30ean, 14. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egiteko eskatzen bada.

Igor bitez behar diren idatzagiriak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.

Idazkaria.

Eta Splean Siglo XXII S.L.ri (IFK: B-71005391) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1021021