2. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 255/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, tratu txarren falta batengatik (617.2 artikulua), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko irailaren 28an.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, egitezko tratu txarren falta batengatik Javier Zornoza Napalen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 255/10 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Alderdi salatzaile gisa Victoria Jiménez Hernández aritu da, eta Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Javier Zornoza Napal kondenatzen dut, egitezko tratu txarren falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko sei euroko kuota finkatzen dut; beraz, ehun eta laurogei euroko isuna ordaindu behar du. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Prozedura honetan eragindako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Javier Zornoza Napali jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Epaile magistratua, Raquel Brocal Amador.

Iragarkiaren kodea: J1020920